Danimarkako inbasioa

Danimarkako inbasioa
Bigarren Mundu Gerra, Weserübung operazioa
Daniar soldaduak inbasio egunean
Data1940ko apirilaren 9a
LekuaDanimarka
EmaitzaAlemaniak garaipen ikaragarria lortu zuen
Gudulariak
Alemania nazia Danimarka
Buruzagiak
Leonhard Kaupisch Kristian X.a Danimarkakoa
Indarra
Infanteriako 2 dibisio
70 panzer
527 abioi
14.500 gizon
2 tanketa
Artilleria pieza batzuk
Galerak
203 hildako edo zauritu 16 hildako

Danimarkako inbasioa (danieraz: Invasionen af Danmark) Bigarren Mundu Gerran gertatu zen. 1940ko apirilaren 9an, alemaniarrek Danimarka indarrez hartu zuten, daniar muga zeharkatu eta herrialdearen neutraltasuna bortxatuz. Ekintza hau, Weserübung operazioaren parte izan zen (Danimarka eta Norvegia erasotzeko operazioaren izen kodetua). Alferrikako odol isurtze bati ekiditeko, daniar gobernua berehala errenditu zen eta, horren truke, bere autonomia errespetatu zitzaion eta juduen komunitateari ihes egiteko aukera eman zitzaion. Alemaniarrek Danimarkaren kontra egin zuten okupazioa izandako kanpaina laburrenetakoa izan zen.

Alemaniar okupazioan elkarren arteko arerio bilakatu ziren 1942ko udan, daniarrek sabotaje ekintzetan hasi zirenean. 1945eko maiatzaren 5a arte iraun zuen, Alemania aliatuen aurrean errenditu zen arte, hain zuzen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search